XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Wan Stillerrek txikotari jarein eta balenuntziak Ekialderanzko bideari ekin zion bizkor-bizkor.
Morganek untzia ainguraturik geratu zen, Cumanako uretan agertzeko presarik ez baitzuen.
Izan ere, guduntziz josirik egon zitezkeen, espainiarrek posturik gehientsuenetan izaten baitzituzten, nagusienetan batik bat.
- Oso ongi goaz - esan zuen hamburgarrak -. Itsaso barea eta haizea poparean.
- Noizko iritsiko ote gara, On Rafael?.
- Agudoen ibilita ere, bihar arratsalderako.
- Hain urrun al dago portu hori?- esan zuen Carmaux-ek.
- Bai; eta gainera hobe dugu gauez sartzea.
- Cumanan
- Venezuelako hiri guztiak ezagutzen ditut - esan zuen landatzaileak.
- Derriorreko gizona zaitugu, beraz!.
On Rafaelek, keinu batez erantzun zuen.
- Eta nor da kapitainak aipatu didan gizon hori?- galdetu zuen Carmaux-ek.
- Eskribau bat; lehen Maracaibon bizi zen.
Bi filibustariek elkarri begiratu zioten harriturik.
- Zaude, On Rafael - esan zion hamburgarrak -.
- Zure adiskide hori, duela hamazortzi urte, aritzen al zen eskribautzan Maracaibon?. - Bai.
- Egun baten suak kiskaili zion etxea, ez al da hala?.
On Rafaelek begirada galdetzaile bat bota zion, eta filibustarien barre algara jarraiki zitzaion.
- Ezagutzen al duzue?- galdetu zuen landatzaileak urduri.
- Halajaina! Adiskide mina dugu!- ihardetsi zion Carmaux-ek, (...).